NOR GARA?
EDERen 1993tik eskaintzen dugu arreta eta errehabilitazioa, psikologiaren, psikopedagogiaren eta logopediaren arloetan.
Zerbitzu-eskaintza zabala dugu, goi-mailako profesionalak baititugu.
Bi zentro ditugu Gasteizen, dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokituak. Eusko Jaurlaritzak osasun-zentrotzat aitortu du gure psikopedagogia- eta logopedia-espazioa.
ZER EGITEN DUGU?
EDERek Gasteizen dituen bi zentroetan goi-mailako lantaldea dugu, logopedian, logofoniatrian, psikopedagogian eta psikologian gaitutako profesionalez osatua.
Erreferentziako zentroa gara Araban, hizkuntzaren eta mintzamenaren berreziketaren arloan.
Irtenbideak ematen dizkiegu hezkuntza-jatorriko arazoei, hala nola eskola-porrotari, ikasteko zailtasunei, arreta mantentzeko zailtasunei eta hiperaktibitateari.
Familia- eta bikote-terapiak, elikadura-nahasmendurako tratamenduak eta antsietateari, depresioari eta estresari aurre egiteko tratamenduak eskaintzen ditugu.
HITZARMENAK ETA LANKIDETZAK
EDERen hitzarmenak eta lankidetzak ditugu aseguru publiko eta pribatuekin: Osakidetzarekin, IMQrekin, Adeslasekin, Previsora Bilbainarekin eta Mutua Foralekin, besteak beste.
Arabako hainbat erakunderi ematen diegu zerbitzua, esaterako Gasteizko Udalari, Arabako Foru Aldundiari, ARENEri (Gaixo Neuromuskularren Elkarteari) eta zenbait GKEri.
Eusko Jaurlaritzak osasun-zentrotzat aitortu du EDER.